Hilaren 26tik aurrera, maskara ez da derrigorrez erabili beharko aire librean
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur iragarri du hurrengo asteko larunbatetik aurrera espazio zabalean ez dela maskararik erabili beharko.
Espainiako Gobernuaren presidente Pedro Sanchezek gaur iragarri du hilaren 26tik aurrera (larunbata da) espazio zabaletan (aire librean) maskararen erabilera ez dela derrigorrezkoa izango. Datorren ostegunean onartuko du Espainiako Ministro Kontseiluak ezohiko bilera batean. 2020ko uztailetik izan dira derrigorrezkoak kalean.
Horri lotuta, gaur du Eusko Jaurlaritzako Labi batzordeak batzarra egingo du, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19ari lotuta ezar daitezkeen neurri berriei buruz hitz egiteko. Ustez, gaur arte indarrean diren neurriak apalduko dituzte.