Margoketak egin dituzte Haurtzaro Ikastolan
'Sekta' hitzarekin pintaketak egin dituzte. Haurtzarok margoketak salatu ditu, eta bere tristura azaldu du komunitate osoak erabiltzen duen tokian izan direlako.
Haurtzaro ikastolako anfiteatroan eta eraikinaren kanpoaldean margoketak egin dituzte, “sekta” hitza eta laburdurekin.
Ikastolak margoketak gaitzetsi du bere twitter kontuaren bitartez. “Nabarmendu nahi dugu pena dela honelakoak gertatzea denok parte hartzeko aukera dugun komunitate batean”, gaineratu dute. Izan ere, Haurtzaro Ikastolako jolastokia irekia dago jai egun guztietan, bertan egon nahi duten herritarrentzat.