San Joan Sua piztearekin batera hasiko da bigarren Hiltzailearen Jolasa
Abuztuaren 6an bukatuko da jolasa. Ordurako bizirik mantendu eta jende gehien hil duen pertsonak irabaziko du Biyurrieneak antolatzen duen jolasa.
Biyurrieneak bigarren aldiz antolatu du Hiltzailearen Jolasa. Datorren ostegunean, “San Joan Sua piztearekin batera”, hasiko da jolasa. Abuztuaren 6ko gauerdira arte iraungo du jolasak.
Egun horretan bizirik dagoenak eta pertsona gehien hil dituenak irabaziko du 2021eko Hiltzailearen Jolasa. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, hil ondoren parte hartzea ez da bukatuko, hiltzailearen konplize izan daitezkeelako.
Jolasak irauten duen bitartean arazorik balego, parte hartzaileak epaile edo antolatzaileekin harremanetan jar daitezkeela iragarri dute. Probak ezin izango dira aldatu, jolasaren mekanika buka daitekeelako.
Jolasteko modua
Izena emateko, galdetegi hau bete beharko da. Hil ondoren, Biyurrinearekin harremanetan jarri beharko da, e-posta bidez, Facebook bidez edo Instagramen. Eskela antzeko bat bidali beharko da.
Ondoren, hiltzaileari pertsonaren izena eta egokitutako froga esan beharko zaio, berak jolasarekin jarrai dezan. Konplize bilakatu daiteke hildakoa.
Azkenik, Biyurrieneak gogorarazi du ez dituztela jarrera desegokiak onartuko.