Donibaneko HAZ bulegoa itxita egongo da ostegun eta ostiralean
San Joan eguna dela eta, Donibanen ez dute zerbitzurik eskainiko. Antxo eta Trintxerpeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak zabalik izango dira.
Udaletxeko HAZ bulegoan ez dute zerbitzurik eskainiko bi egunetan, San Joan dela eta. Pasaiako Udalak jakinarazi du hilaren 24an eta 25ean (datozen ostegun eta ostirala) Donibaneko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa itxita egongo dela San Joan eguna dela eta.
Antxo eta Trintxerpen dauden beste bi bulegoak zabalik egongo direnez, horietara bertaratu ahal izango dira pasaitarrak bi egun horietan kontsulta edo izapiderik egin beharko balute. Ordutegia honakoa da: 8:00etatik 14:00etara, eta hitzordua hartzeko telefono zenbakia, hau: 943 34 40 34.
