Biharko (asteazkena) 22:00etan izango da Gurutze Santuaren plazan. Plazarako bost sarbideak kontrolatuko dituzte, gonbidapena dutenak bakarrik sartu ahalko dira.
Emakumeen pentsioak izango dituzte hizpide ostegunean, eta Josefina Lambertoren gaineko dokumentala emango dute uztailaren 1ean.
Ostegunean ikusi ahalko da Lawrence de Arabia Niessen zinemetan, eta saioaren egunean bertan erosi ahalko dira sarrerak Niessen Kulturgunean, 4 euroan.
Laguntza horien eskaera urtean zehar egin daiteke, baterako izan ezik: euskaltegian matrikulatzekoa uztailaren 2ra arte eska daiteke.
Espetxea eta eritasunaren gordina nola bizitzen den azaldu nahi du Lander Garro oreretarrak zuzendu eta Sare Herritarrak eta Gasteibeltza produktorak ekoitzi duten film dokumentalak.
Euskadiko Eskola Kontseiluak Lezo Herri Eskola eta Euskara Talaia taldea zoriondu ditu karta jolasa sortzeagatik.
Hilaren 24tik uztailaren 9ra izango da zabalik. Irailean berriro zabalduko dute bigarren epe bat.
Mosaiko Mural tailerra egingo dute uztaileko hiru ostiraletan. Alaia Gaztelumendi, Onintza Etxebestek eta Idoia Beratarbidek emango dute tailerra.
Bilbora joateko asmoa dutenek, autobusez joateko aukera izango dute, Gure Eskuren bitartez edo ohiko lekuetan izena emanez.
Arabako Areta pilotalekuan jokatuko da finala ostiralean.
Udaleko hainbat funtzionario udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean, aurten iraungiko diren kideen plazak defendatzeko asmoz.
Udal Txistulari Taldeak igande honetan ere kaleak hartuko ditu herria alaitu eta girotzeko goiz goizetik.
Biyurrieneak antolatutako hitzaldi zikloa gaur hasiko da, Nafarroako gazteen egungo egoerari buruz hitz egiteko. Nekane Ortigosa eta Gotzon Urrizola arituko dira.