Labadero zaharrean murala egiteko lagun bila ari dira

Mosaiko Mural tailerra egingo dute uztaileko hiru ostiraletan. Alaia Gaztelumendi, Onintza Etxebestek eta Idoia Beratarbidek emango dute tailerra.

Kulturabirusaren barruan, labadero zaharra itxuraldatzeko mosaiko mural tailerra egingo dute uztailean. Hil horretako hiru ostiraletan egingo dituzte saioak.

Alaia Gaztelumendi Alaiart-ek, Onintza Etxebestek eta Idoia Beratarbidek gidatuko dituzte tailerrak. Lehenengo eta hirugarren tailerrak 17:30ean izango dira, eta bigarrena, berriz, 10:00etan.

Emakumeei zuzendutako tailerrak izango dira. Izena emateko Arizmendi-enean dagoen turismo bulegotik pasatu beharko da. Hamarreko taldea izango da.

Putzu haundira

Ekintza sortzaile horrekin labaderoa zenaren balio historikoa nabarmendu du nahi dutela azaldu du Alaiartek. “Garai batean”, zehaztu du, “arropa garbitzea egun osoko lan neketsua zen, neketsua eta gogorra”. 

Ordu luze horiek eramangarriagoak egiteko, “abestu, ezatabaidatu, txutxumutxuak partekatu eta elkarri lagundu” egiten ziotela gogorarazi du. “Azken finean, sozializatzeko une bat zen”, ebatzi du. 

Labaderoko paretak txukuntzearekin, labaderoaren balioa azpimarratzeaz gain, eraikin historikoari “merezi duen adeitasuna” eman nahi diote.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.