[Bideoa] Bilkura zaratatsua egin dute behin-behineko udal langileen alde

Udaleko hainbat funtzionario udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean, aurten iraungiko diren kideen plazak defendatzeko asmoz.

Udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean.
Pasaiako Udaleko hainbat langilek gaur goizean elkarretaratze zaratatsua egin dute udal eraikinaren aurrean, euren hitzetan, “behin-behinean dauden langileen eskubideak” bermatzeko helburuz.
 
Joan den hil bukaeran mozio bat aurkeztu zuen Udaleko Langile Batzordeak pleno batean, iraupen luzeko bitarteko enplegatu publikoak egonkortzeari buruz. Ordutik, eta udal gobernuak idazkiari aurkako bozka eman zionez gero, hainbatetan elkartu dira funtzionarioak aurten iraungiko diren lankideen plazak defendatzeko.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.