Euskara ikasleek diru laguntzak eskatzeko epea zabalik, ostegunetik
Hilaren 24tik uztailaren 9ra izango da zabalik. Irailean berriro zabalduko dute bigarren epe bat.
Euskara ikasteagatik diru laguntza eskatzeko epea zabalduko du udalak datorren ostegunean. 2020-2021 ikasturtean euskaltegi homologatu batean ikasten aritu direnentzako da diru laguntza, eta utzailaren 9ra arte iznagod a zabalik. Onsoren bigarren epe bat zabalduko du udalak irailaren 1etik urriaren 15era bitartean. 16 urtetik gorako errenteriar guztiek eska dezakete laguntza euskara ikastegatik.
Eskaerak Udalaren Zu! zerbitzuan edo online egin daitezke esteka honetan.