Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikasturtea amaitzeko bi hitzordu biribil antolatu ditu Emakumeen Etxeak

Emakumeen pentsioak izango dituzte hizpide ostegunean, eta Josefina Lambertoren gaineko dokumentala emango dute uztailaren 1ean.

Maravillas Lamberto aitarekin batera eraman zuten etxetik falangista eta erreketeek, bahitu, erail eta bortxatu egin zuten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/22

Emakumeen Etxeak ez du ikasturtea edozein modutan amaitu; horren erakusle da datozen egunetarako antolatu dituen bi hitzorduak, zein baino zein interesgarriagoa. Ostegunean, hilaren 24an, izango da lehena. Hitzaldia egingo dute Oneka Euskal Herriko emakume pentsiodunen plataformako Mertxe Mendez eta Nekane Berriotxoarekin. Emakume zein da zure pentsioa? Hilean 600 eurokin bizi daiteke? goiburuarekin, emakumeek lan ibilbidean zehar hartzen dituzten erabakiek pentsioetan duten eragina aztertuko dute, eta pentsioetan dagoen genero arrakala ere izango dute hizpide. Azken zatian solasaldia egingo dute.

18:00etan izango da Emakumeen Etxean bertan eta ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea edukiera mugak direla eta, 943 44 96 30 telefono zenbakira deituta, edo helbide elektronikora idatziz.

Bigarren hitzordua, berriz, Flocerica dokuforuma da. Uztailaren 1ean izango da, 19:00etan Niessen Kulturgunean. Josefina Lanbertok bere bizitzaren nondik norakoak kontatzen ditu bertan lehen eskutik. Aitaren eta ahizparen bahiketa, erailketa,  eta bortxaketatik hasita, bizitzan pasatako lanak eta izandako arazoekin jarraituta. Pasatako minak, beldurrak, frustrazioak lehen lerrora ekarri ditu dokumentalak, baita bere indarra ere.

Virginia senosoainek eta Juan Luis Napalek zuzendutako filma da, Segunsurja Filmsen sortzaileak dira biak, eta Nidos desnudos-Kabi biluziak, Valentina ausartatxo klown, 25:37:16 zein InsurgenZia bezalako lanen egileak.

Emanaldia doakoa izango da, eta gonbidapenak behar dira bertaratzeko. Emakumeen Etxean astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara, eta asterate, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara, Lekuona Fabrikako harreran astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo webgunean eskuratu ahal dira.

Neska gazteen txokoa

Emakumeen Etxeak, bestalde, gogorarazi du oraindik ere plaza libreak daudela neska gazteen txokoaren hirugarren tailerrerako. Zer da ederra izatea? goiburuarekinhilaren 26an izango da, euskaraz, 10:00etatik 14:00etara eta 16 eta 25 urte arteko neskei zuzenduta dago.

Errenteria-Oreretako Memoria Feministaren murala diseinatzeko tailerrean ere plazak libre daude oraindik. Bi saio egingo dira, hilaren 29an edukiari buruzko ideiak proposatzeko eta uztailaren 6an, muralaren zirriborroa adosteko; 18:00etatik 20:00etara dira bi tailerrak.

Bi kasuetan izena emateko 943 44 96 30 telefono zenbakira deitu behar da edo posta elektronikora mezua bidali.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.