'Lezokeitan' karta jokoari aitortza
Euskadiko Eskola Kontseiluak Lezo Herri Eskola eta Euskara Talaia taldea zoriondu ditu karta jolasa sortzeagatik.
Euskadiko Eskola Kontseiluak Lezokeitan karta jolasarengatik zoriondu du Lezo Herri Eskola. Ikastetxeko Euskara Talaia taldeak sortutakoa da Lezoko pertsonai ezagunak aintzat hartzen dituen jolasa, euskaraz eta familian gozatzekoa. Kontseiluaren arabera, ikasleek euskara erabil dezaten eragile da jolasa: “Herrian euskara indartzeko, eta aldi berean familiarekin eta lagunekin dibertitzeko aukera ematen du”.
Herri Eskolako Talaiak udalaren laguntzarekin sortu zuen baliabidea. Bertako ilustrazioak Leire Aranbururenak dira. Memoria eta estrategia lantzeko baliagarri da jolasa, betiere Lezoren ezagutza eta euskara ardatz dituela.
Jolasaren ale guztiak agortu egin dira. Arrakasta osoa izan du, beraz.