Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KulturaPolitika

'Tipularen sehaska kanta' filmak argia ikus dezan, crowdfundinga abiatu dute

Espetxea eta eritasunaren gordina nola bizitzen den azaldu nahi du Lander Garro oreretarrak zuzendu eta Sare Herritarrak eta Gasteibeltza produktorak ekoitzi duten film dokumentalak.

tipularen sehaska kanta 'Tipularen sehaska kanta'-ren fotograma bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/22

Tipularen sehaska kanta filma zuzendu du Lander Garro idazle, argazkilari eta dokumentalgile oreretarrak. Ekoizpenaren atzean, Sare Herritarra eta Gasteibeltza produktora daude eta iraila-azaroa bitartean estreinatu nahi dute, eta argia ikus dezan, crowdfunding kanpaina abiatu dute orain. Espetxea eta eritasunaren gordina nola bizitzen den azaldu nahi du film dokumentalak.  Izena, Miguel Hernandez poetak semeari eskainitako poema batek eman dio filmari. 1936an preso hartuta, 1942an hil zen espetxean poeta handia tuberkulosiak jota. Emazteak jatekorik apenas zutela, tipula baino ez, erantzuten zion gutunetan, eta hortik sortu zuen poema. Horretan oinarrituta, galdera bat erantzuten saiatu da Garro film dokumentalaren zuzendaria, politikotik baino, emozionaletik landuaz berak azaldu duen bezala: espetxeak 1942an hiltzea zentzurik ez bazuen jada, ba ote du zentzurik gaur?

Larri gaixo dauden 18 euskal preso dira Frantzia eta Espainiako Estatuetako eta Euskal Herriko espetxeetan, eta 36dira  bizia gaitzak jota galdu dutenak Sare Herritarrak azaldu duenez. Gogoan izan ditu, halaber, espetxetik, heriotza ate joka eta gaitzak atzera bueltarik ez deunean kaleratu dituztenak, “1942an bezalaxe, gaitza eta espetxearen arteko talkak heriotza zigorra izaten jarraitzen du oraindik ere”.

Tipularen sehaska kanta filmean errealitate horren sortzen duena erakutsi nahi izan du Sare Herritarrak. Horretarako, Garrok espetxea eta gaitza ezagutu duten pertsonekin, senideekin, adituekin… elkartu da, euren bizipenetatik abiatuta kontakizuna eraikitzeko. Lehen pertsonan eta barru barrutik kontatutakoa da filma.

Bi preso larri gaixo Errenteria-Oreretan

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen zerrendako bi oreretarrak dira: Mikel Arrieta eta Aitzol Gogorza. Arrieta berriki ekarri dute Martuteneko espetxera, eta Gogorza etxean ari da betetzen zigorra.

Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Gorputz adarretan eragiten dio gaitzak, eta oso mingarria izateaz gainera, oldarkorra dela nabarmendu dute. Azaroan Algecirasko espetxetik (Andaluzia. Espainia) Soriakora lekualdatu zuten Arrieta, eta orain Martutenera hurbildu dute. 2000ko urtarriletik dago espetxean oreretarra ezarri zioten 30 urteko zigorra betetzen. Iazko uztailean bete zituen kondena osoaren hiru laurdenak.

Gogorza ere larri gaixo dago, eta2019ko apiriletik espetxealdi arindua ezarrita etxean zigorra betetzen ari da oreretarra eskumuturreko telematikoarekin; etxetik terapietara joateko irteteko baimena du bakarrik. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du Gogorzak.

Filmak argia ikus dezan cronwfunding kanpaina martxan da dagoeneko, eta ekarpena egiteko moduak asko dira. Hemen kontsulta daiteke informazio guztia, eta ekarpena egin.

Film-dokumentalaren kartela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.