Soka Dantza lekuz aldatu dute eguraldiagatik
Eguraldi txarrarengatik Gaztañoko frontoira eta Koldo Mitxelenako jolastoki estalira lekualdatu dituzte bi emanaldiak.
Fanderian eta Alabergan egin behar zituzten soka dantzak gaur, San Joan bezpera dela eta. Eguraldi txarrak baina, lekuz aldatzea ekarri du, eta Fanderian egin beharrekoa Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatu dute, eta Alabergakoa, berriz, Gaztañoko frontoira. Bi emanaldiak 22:00etan iznago dira, eta bertaratzeko, ezinbestekoa da gonbidapena eskuratzea.