Andoni Oilokiegik kontzertua eskainiko du larunbatean
San Pedroko ez-jaien karietara musika emanaldia antolatu dute asteburua girotzeko. San Pedroko Alkateordetzaren aurrean izango da, 19:00etan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/06/andoni.jpg)
Larunbatean San Pedroko Alkateordetzaren aurrean Andoni Oilokiegik kontzertua eskainiko du, 19:00etatik 20:30era. Gehienezko edukiera 184 lagunekoa izango da, egungo osasun neurriak bermatzeko, eta horiek guztiek aulkietan eserita egon beharko dute.