Oiartzungo elkarte gastronomiko gehienak, irekita
Murrizpenak kenduta, herriko elkarte gastronomikoak berriro martxan daude. Oraindik funtzionamenduan ez daudenak asteburuan irekiko dituzte.
Urtebete inguru itxita egon ondoren, herriko elkarte gastronomiko gehienek bere ateak ireki dituzte. Itxita mantentzen zituzten murrizpenak kenduta, beste hainbat arau bete beharko dituzte. Edukiera %50ekoa izango da, eta ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da. Gainera, mahaien erabilera erregistratu beharko da egunero.
Oraindik ireki ez dituzten elkarteak asteburuan zehar zabaltzeko asmoa dute.
Pasa den astean erreportajea argitaratu zuen HITZAk, hainbat elkarteen ordezkariekin adierazpenekin.