San Juanen lan ona aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan
A eta B finaletan izan ziren talde sanjuandarreko hainbat ontzi joan den asteburuan Legution jokoan izan zen Espainiako Txapelketan.
Aulki mugikorreko Espainiako Txapelketa izan zen jokoan aurreko asteburuan Legution (Araba). Han izan ziren San Juaneko ordezkariak, lan ona egiten gainera.
Nesken kadeteen lauko ontzia A finalerako sailkatu zen, eta laugarren izan ziren bertan. Kadeteetan, bi ontzik B finalerako txartela lortu, eta horretan 4. eta 5. izan ziren hurrenez hurren (Espainiako 10. eta 11.). Gazte Mailako mutilen bikoan, B finaleko lehenak izan ziren sanjuandarrak, beraz, Espainiako zazpigarren.