Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzuarrek herriarteko bigarren txapela gehitu nahi dute

Oiartzungo pilotariak laugarren aldiz arituko dira Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Azken hamarkadako talderik arrakastatsuena izango dute parez pare: Azpeitia.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/06/25
oiartzun herriartekoa finala 2021

Oiartzungo ordezkariak, herriarteko lehenengo jardunaldian.

Oiartzunek ibilbide bikaina egin du 2021eko herriarteko txapelketa arraro honetan. Arerioak bata bestearen atzetik erori dira finalerako bidean: lehendabizi, Azkoitia; Bidania-Goiatz, ondoren; eta Alegia, azkenik. Bihar iritsiko da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren azken geltokia: finala. Azpeitiaren kontra jokatuko dituzte hiru partidak, bihar arratsaldean, 16:30etik aurrera, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan.
Asier Retegi da Oiartzungo pilotarien ordezkaria, eta egindako ibilbideari errepaso azkar bat eman dio.

«Lehenengo kanporaketa, Azkoitiaren kontra, espero baino errazago irabazi genuen. Bigarrenean, berriz, Bidania-Goiatzen kontra espero bezala irabazi genuen. Ataun pasatzea espero genuen, baina Alegiak sorpresa eman zuen eta guretzako hobe izan zen». Kanporaketa ustez errazenak izateagatik, partida horiek jokatu egin behar direla ohartarazi du Retegik.

Pasa den asteburuan Madalensoron jokatu zituzten finalerdietako itzuliko partidak, eta —hor bai— lasai antzean aritu ziren oiartzuarrak. Izan ere, Alegiako lehenengo bi partidak 22-0 eta 22-16 irabazita, bazekiten sailkapena «eginda» zegoela. «Hiru partida irabazita eta tanteoa horrelakoa denean oso zaila da horri buelta ematea», zehaztu du.

Horregatik, Madalensoron herriartekoan jokatzeko aukera gutxi izan dutenek zapaldu zuten kantxa. «Oiarpen pilotari sorta handia daukagu eta aukerak ematen dizkiegu ahal dugunean aldatzeko. Nik behintzat erabakia hartu nuen jokatu ez dutenei aukera emateko, ahal den neurrian behintzat».
Izan ere, Retegirentzat «dena ez da irabaztea».

Txapelketa publikorik gabe egin da; bihar gutxi batzuk egongo dira

Herriarteko txapelketan parte hartzen dute, bai, baina Oiarperen aterkipean denboraldi osoan egoten dira elkarrekin. Talde-izpiritua gorde behar da. «Giro ona sortzea ere garrantzitsua da». Finalerdietan aukera eman zien ordura arte debuta egin ez zuten pilotariei. «Tanteo aldea handia izan zenez seitik lau pilotarik lehendabiziko partida zuten herrien arteko txapelketa honetan».

Aurtengo herriartekoa ezohikoa izan da, publikorik egon ez delako. «Tristea bada egoera. Beti izan da txapelketa berezia, eta jende asko biltzen da partidetan. Pena ematen dit horregatik, baina finalean jendea egoteko aukera edukita pozik gaude behintzat».

Oiartzuarren babesa
Pilotalekuak orain arte hutsik egon diren arren, bihar egongo da publikoa. Retegik adierazi duenez, negoziazioetan aritu dira pilota federazioarekin, finala Gipuzkoako pilotalekurik handienean egiteko: Donostiako Atano III.an. «Txapelketari prestigioa emateko frontoirik egokiena da, eta, zergatik ez, Oiartzungo publiko gehiago joan daitekeelako».

Goierrira joateko espedizioa antolatuta dute: kantxan arituko dien sei kirolariez gain, klubeko beste dozena bat kide joango dira, ordezko eta zuzendaritzakoen artean; horrez gain, beste 71 pertsona ere joan daitezke. Gainera, bi udal ordezkari ere joango dira.

Retegik jakinarazi duenez, aste osoa eman du talde titularra pentsatzen. Ez du pistarik eman nahi izan, noski. Faboritoak azpeitiarrak direla esan du. «Azken urteak ikusita, faborito haiek dira. Gu ahal duguna egitera joango gara eta finala denez irabazteko asmotan joango gara, baina badakigu ez dela erraza izango. Gero, jokatu egin behar da. Itxaropena beti dago». Oiartzuarrek txapelketa prestigioduneko bigarren txapela gehitu nahi dute beraien apalategian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.