Bururik makurtu gabe, 2022ko herriartekoan izan beharko du
Idiazabalen jokatu da herriarteko eskuzko pilota txapelketa. Oiartzuarrek 2-1 galdu dute Azpeitia faborito nagusiaren kontra.
Oiartzungo pilotariak ezin izan dute bere apalategia beste txapel bat jarri. Larunbatean jokatu zuten, Idiazabalen, Gipuzkoako Eskuzko Pilota Txapelketako finala.
Azken hamarkada honetan indartsuen izan den taldea izan zuten aurrez aurre: Azpeitia. Beraiek ziren faborito, baina oiartzuarrak hasi ziren irabazten.
Kadeteen partidan, Oier Zabalak eta Unax Landak 18an utzi zituzten azpeitiarrak, partida gogor baten ondoren.
Gazte Mailan, berriz, Xabat Olaiz eta Xabier Aburuzak ezin izan zuten Iker Egigurenek eta Jakes Elosegik osatutako bikotea estutu. Partida guztian aurretik joan ziren azpeitiarrak, 22-12 bukatzeko.
Txapelketa, beraz, azkeneko partidan erabaki zen. Andoni eta Iñigo Ugalderen bizkarretan jarri zen presioa. Unai Alberdi eta Daniel Murgiondo azpeitiarrak aurretik joan ziren hasieratik, baina lehia bizia izan zuten. Azkenean, oiartzuarrak lan erditan geratu ziren.
Oiartzuarrek ezin izan dute burua jantzi, baina tente ekartzeko moduan dira. Izan ere, txapelketa bikaina egin dute. Datorren urtean izan beharko du.
Udaberri Txapelketa
Bestalde, jubeniletako bigarren mailako Udaberri txapelketa jokatu dute asteburuan. Zumaiako pilotalekuan, Oiarpe eta Zestoako Abantzu elkarteko pilotarien artean jokatu zuten txapela.
Ugaitz Iriartek eta Haitz Aranburuk 22-17 galdu zuten zestoarren kontra.