33 urte, Mikel Arrastia torturatik ihesi hil zenetik
Gaztañon bizi zen gaztea, eta 28 urte bete berriak zituen.
Mikel Arrastia (Errenteria, 1960-1988) hil zela 33 urte bete dira gaur. Guardia Zibila joan zen gaurko egunez duela 33 urte hura atxilotzera etxera. Gaztañon bizi zen gaztea, eta 28 urte bete berriak zituen Arrastiak, poliziak etxea inguratuta zuela ikusita bizilagun baten etxeko leihotik bota zuen bere burua, atxiloketa eta torturak ekiditeko.