2021/6/29

Babesle, amabitxi eta aitabitxiak lagunduta aurkeztu ditu Hibaikak bere bi ontziak

Hibaika Arraun Elkarteak gaur aurkeztu ditu bere bi ontziak. Papresarekin hitzarmena sinatu du arraun elkarteak gaur, eta orain arteko konpromisoa sendotu.

HAPOan herritarren parte hartzea ez murrizteko eskatu du oposizioak

PSE-EE eta EAJk atzo onartutako dokumentuak hainbat murrizketa dakartza planaren parte hartze fasean. Podemos eta EH Bilduk kontra bozkatu dute.

Adinberri Trintxerpen kokatzeko planeamendu aldaketa, aho batez

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin dute Hospitalilloko eremuan adinekoentzako zentroa eta lurpeko aparkalekua eraiki ahal izateko.

Ion Collarek zinegotzi kargua utzi du

Xabi Sanchez Agirregomezkorta sartu da haren ordez, eta Kultura arloa Maite Gartziak kudeatuko du aurrerantzean.

San Markoko gotorlekura, tren berdean

Lau irteera egingo ditu Tulle kaleko autobus geltokitik, ostegunetan.

Konposta

Etxe konposta egitera animatzeko informazio kanpaina

Informazio postuak bihar eta etzi jarriko dituzte Fanderian eta Alabergan, hurrenez hurren, 11:00etatik 13:00etara.

Gure Eskuk datozen egunetako agendaren berri eman du

Larunbatean Bilbora joateko deia egin dute, Hamaika Garak antolatutako mobilizaziora. Ostiralean mahaia jarriko dute plazan, Aiako Harriko ekitaldiarekin lotuta.

'Zuloak' antzezlana, sexu heziketaren inguruan hausnartzeko

Badia Eskolako Zaskanduri taldeak igandean emanaldia eskainiko du, 19:00etan, Juanba Berasategin. Sarrerak doan eskura daitezke udalerriko liburutegietan.

Ainhoa Lopez Munain sopranoa, Madalenaren ermitan

Ars Canendi emanaldian, konpositore klasikoak, opera ariak, zarzuela eta euskal konpositoreen lanak batu ditu gasteiztarrak.

Pandemia astintzeko DJ saioa

Aurten ere ez dira madalenak ospatuko. Horren ordez, herriko hainbat eragileek, osasun egoerara egokitutako ekintza egitaraua prestatu dute. Horietako bat da OarsoIrriak iniziatiba.

Gehiago