San Pedroko BOEen zozketa prozesua behin-behinean eten du udalak

Arazo teknikoengatik, babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko epea (gaur zen hastekoa) geroratu behar izango dute.

Pasaiako Udalak gaur arratsaldean aditzera eman du hilaren 14ko bilkuran babes ofizialeko 39 etxebizitza emateko onartu zituen oinarriak bertan behera utzi behar direla, “konpondu ezin diren akats teknikoak dituztelako”.

Oinarri horiek ahalik eta lasterren aldatuko direla ziurtatu dute; hori eginda, dokumentua berriro onartu eta dagokion legezko prozedurari ekin beharko zaio.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.