Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Babesle, amabitxi eta aitabitxiak lagunduta aurkeztu ditu Hibaikak bere bi ontziak

Errenteria-Orereta
Kirola

Hibaika Arraun Elkarteak gaur aurkeztu ditu bere bi ontziak. Papresarekin hitzarmena sinatu du arraun elkarteak gaur, eta orain arteko konpromisoa sendotu.

Hibaikak bi ontziak eta denboraldiko amabitxia eta aitabitxia aurkeztu ditu.
2021/06/29
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Hibaika Arraun Elkarteak gaur aurkeztu ditu bere bi ontziak. Herritik sortutako elkartea da Hibaika eta herriarekiko konpromiso horretan dihardu Errenteria-Oreretaren izena lau haizetara zabaltzen, udalerriaren egunerokoan inplikatzen, eta bide horretan urrats bat da, keinu bat, bi ontzien brankatan margotu duen ortzadar bandera. Herriak bezala, palada bakoitzean aniztasunaren itsasoan sakontzeko apustua egin du Hibaikak.

Arraunlari guztiak bertan, seniorrak, eta horien ondoan arnasa ezinbestekoa den harrobia. Ez dira bakarrik izan ontzien aurkezpenean, izan ere, Papresarekin hitzarmena sinatu dute aurkezpen ekitaldia baino lehen, eta bertan izan dira beste babesleak ere. Aurtengo amabitxia eta aitabitxia ere aurkeztu dituzte gaurko ekitaldian: Jesus Mari Zamora futbolari ohia eta Leire Fernandez 23 urteko mendi lasterkari errenteriarra izango dira.

Biak belaunaldi ezberdinetakoak, baina kirolari lotuak eta mezu hori zabaldu dute Hibaikaren amabitxi eta aitabitxi izatearen ohorea eskertu ondoren, gozatu dezatela kirolarekin, eta jarraitu dezatela denboraldi bat, eta beste bat eta beste bat… Zamorak gaineratu du, harrotasunez ordezkatzen duela Errenteria deitzen dioten bakoitzean.

Hibaikako presidente Jon Otegik eskerrak eman dizkie arraunlari guztiei gaurko ekitaldiarekin bat egiteagatik, baita Hibaikaren babesle guztiei ere. Papresari ere eman dizkio eskerrak Otegik: “Aurten ikusgarri egiten ari gara aurretik genuen harreman bat, urteetan mantenduko duguna. Azken hori garrantzitsua da bultzada emateko gazteei eta traineruei. Aurten ahal dugun lekura helduko gara, kidetasuna, esfortzua eta konpromisoarekin”.  Hibaikaren aurpegi izango diren Fernandez eta Zamorari ere eskerrak eman dizkie.

Senior emakumeen eta gizonen entrenatzaileek ere hartu dute hitza gaurko aurkezpen ekitaldian. Iñaki Mendizabal emakumeen entrenatzaileak, babesa eskertu du eta klubean birmoldaketa lanetan ari direla esan du, dagoeneko berritze horretatik hasi dutela lehia. Ahal duten onena emateko konpromisoa berretsi du. Gizonen entrenatzailea da Imanol Cascante eta, eta lehenengo estropada “eskasa” izan bazen ere, hobetzen ari direla esan du, eta zaila izango bada ere, KAE2ko hirugarren postua borrokatzera doazela esan du, “estutu eta helburua agian anbizio handikoa da, baina bila joan behar dugu, ez da bakarrik iritsiko. Lanean jarraituko dugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.