Ainhoa Lopez Munain sopranoa, Madalenaren ermitan
Ars Canendi emanaldian, konpositore klasikoak, opera ariak, zarzuela eta euskal konpositoreen lanak batu ditu gasteiztarrak.
Ainhoa Lopez Munain sopranoa. Argazkia: Jalgi Voz Festibala Andra Mari Abesbatzak antolatutako Harmonia Ederrean zikloaren barruan Ainhoa Lopez de Munain soprano gasteiztarrak, Itziar Beitia piano jotzaileak lagunduta gradu profesional amaierako kontzertua eskainiko du. Larunbatean izango da 20:00etan Madalenaren ermitan.
Ars Canendi emanaldian, konpositore klasikoak, opera ariak, zarzuela eta euskal konpositoreen lanak batu ditu gasteiztarrak.
Abendurakoz egoen programatuta emanaldia, baina osasun egoeragatik bertan behera utzi behar zian zuten. Bertaratzeko gonbidapenak ezinbestekoak dira eta hiru modu daude eskuratzeko: posta elektronikora idatzita, 688 72 99 16 telefono zenbakira whatsappa bidalita, edo zenbaki horretara deituta 17:30etik 19:30era.
