Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

HAPOan herritarren parte hartzea ez murrizteko eskatu du oposizioak

PSE-EE eta EAJk atzo onartutako dokumentuak hainbat murrizketa dakartza planaren parte hartze fasean. Podemos eta EH Bilduk kontra bozkatu dute.

PSE-EE eta EAJk aldeko bozka eman izanagatik parte hartze programaren aldaketa onartua izan zen.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/06/29

Pasaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) prozesu parte-hartzailea hil hasieran abiatu zen eta uztailaren 1ean bukatuko da. Epe horren barruan, pasaitarrek zer-nolako udalerria nahi duten erabakitzeko aukera izango dute, baina, pandemiaren ondorioz, aurreikusita zegoena baina murrizketa gehiagorekin.

Izan ere, barrutikako bilerak bertan behera utzi eta informazio hitzaldi bakarra egin zuten hilaren lehenean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan (bideoa ikusgai dago edonorentzat Youtuben). Hortaz gain, udalaren webgunean badira zenbait galdera-erantzun eta informazio, eta bertatik eman ahalko dute bizilagunek etorkizuneko Pasaiari buruzko ikuspuntua.

Atzo udaletxean izandako udalbatzarrean, kontrako bozka eman zioten oposizioko bi taldeek HAPOko herritarren parte hartze programaren aldaketa zehazten duen dokumentuari. Bertan arautzen da, hala nola, aipatutako barrutikako saioen ezabatzea edota ipintzea aurreikusita zegoen karpa informatiboen zerbitzua alboratzea, besteak beste.

Ahal Dugu-Podemos alderdiko bozeramaile Julen Rodriguezek harridura adierazi zuen dokumentuaren onartzearekiko, izan ere, murrizketa horiek planteatu zirenean Pasaiako egoera epidemiologikoa egun denaren “oso bestelakoa” zela aitortu baitzuen, kutsatze tasa oso altuarekin: “Egoera hori ez dator bat egungo errealitatearekin, eta, hortaz, ezezko bozka emango dugu”.

Udal gobernuaren izenean hartu zuen hitza Nahikari Otermin jeltzaleak, azaltzeko nahiz eta egoerak hobera egin duen, oraindik ere “gorabeheratsua” dela, eta pasaitarren segurtasun nahiz osasuna bermatzeko ezinbestekoa dela murrizketa horiei men egitea, “kontrakoa arduragabekeria hutsa irudituko litzaiguke”.

Rodriguezen bide beretik ekin zion EH Bilduko Iraitz Pazosek koalizioaren aurkako boza arrazoitzeko. “Anbizio gutxiko” iritzi zion PSE-EE eta EAJk onartutako dokumentuari, “pandemia aitzakia hartuta eta inolako alternatibarik eskaini gabe” herritarren parte hartzea murriztuko dela uste baitu. Gobernua segurtasunaren izenean herritarren eta eragileen parte hartzea murrizten ari dela salatu zuen.

Oterminen ihardespena, honakoa: “Arduragabekeria hitza berriro errepikatuko dut, eta demagogia hitza gehituko dut”. Udal gobernuaren aldeko bozkarekin onartua izan zen aipatutako dokumentua.

Erlazionatutako edukiaUdalerriaren antolamendua erabakitzeko parte hartze prozesua abian da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.