Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pandemia astintzeko DJ saioa

Aurten ere ez dira madalenak ospatuko. Horren ordez, herriko hainbat eragileek, osasun egoerara egokitutako ekintza egitaraua prestatu dute. Horietako bat da OarsoIrriak iniziatiba.

Zuzeneko DJ saioa antolatu du OarsoIrriakek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/29

Aurten ere ez dira madalenak ospatuko. Horren ordez, herriko hainbat eragileek, osasun egoerara egokitutako ekintza egitaraua prestatu dute. Horietako bat da OarsoIrriak iniziatiba, eta bere alea jarri nahi izan du haur eta familiei begira. OarsoIrriaken filosofiaren oinarrian haurrei galdetu eta familiekin ekintzak egitea dago, baina oraingoan, iniziatibak azaldu duenez, ezin izan dute galdeketa behar den denborarekin bideratu. Ekintza proposatzerakoan, ordea, aurreko urteetan haurrek egindako gogoetak izan ditu kontuan, eta musika eta dantza behin eta berriz errepikatzen den ideia zela ikusirik, DJ saioa antolatzea erabaki du dinamikak.

Ez da bakarrik arituko, azken urteetan herriko eragileek sinergiak batu eta gauza eder bezain interesgarriak sortu eta antolatu dituzte elkarlanean. Oraingoan, Furious Konpartsarekin batera arituko da OarsoIrriak saio berezia antolatzeko; eta horretarako, herriko haurren laguntza behar dute. Uztailaren 31n, 12:00etan proposatu dute zuzeneko DJ saioa Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian. Saio horretarako baina, doinuak behar dituzte, kantak, barra barra, eta hori izango da herriko haurren eginkizuna, saioa atontzeko euskarazko kantak proposatzea eta eskatzea. Eskaerak egiteko azken eguna, uztailaren 6an izango da, eta beren proposamenez gain, etxekoenak, izeba-osabenak, aiton-amonenak edota lagunenak biltzeko eskatu diete antolatzaileek, “nahi izanez gero eskatzailearen izen abizenak eta adina ere bidali dezakete eskaera egiteko unean”. Eskaerak posta elektronikora idatzita egin behar dituzte.

Osasun egoerara moldatutako ekintza izango da, baina, pandemia, apur batean bada ere familian astintzeko aukera izango da OarsoIrriak eta Furiousen proposamenari esker.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.