San Juanek neska haurren lauko proba irabazi du Espainiako Txapelketan
Txapelketara aulki mugikorreko nesken hiru ontzi eraman zituzten pasaitarrek, eta hiruek ekarri dute domina etxera: urrezko bat eta zilarrezko bi.
Euskadiko Txapelketan aurpegia eman zuten joan den asteburuan San Juango neskek. Argazkia: Xabier Arraras. Joan den asteburuan Legution (Araba) aulki mugikorreko Haur Mailako Euskadiko Txapelketa lehiatu zen, eta bertan izan ziren San Juango nesken hiru ontzi, hiruak ala hiruak podiumean, gainera: Lauko proban urrea lortu zuten, eta zilarrezko domina bana eskuratu zuten biko nahiz banakako arraunlariek.
Datorren asteburuan Banyolesen (Herrialde Katalanak) Espainiako Txapelketa jokatuko da, eta bertan izango dira arrosak, berriro ere aurpegia emateko.
