2021/6/30

puskak biltzen

Herriko sortzaileen puskak, bilduta

Herriko artista plastikoek erakusketa kolektiboa egingo dute larunbatetik uztailaren 30era arte. 'Puskak biltzen' izena jarri diote ezohiko erakusketari.

COVID-19aren aurkako txertoen unibertsalizazioa galdegin du plenoak

Aztertutako gaien artean, Amnistia Internacionalek, Mugarik Gabeko Medikuek eta Oxfam Intermonek aurkeztutako mozioa zegoen. Eskaera zehatza, COVID-19aren aurkako txertoa mundu osoan eskuratzeko eskubidea bermatzea.

arizmendienea

Turismo Bulegoa irekiko dute bihar, uztaila eta abuzturako

Oiartzun bisitatzera etortzen direnei zerbitzu emateaz gain, Kulturabiruseko ekitaldietarako sarrerak lortu ahal izango dira. Arizmendienean egongo da.

Alvarez, Otaegi eta Ostolaza ikastaroa aurkezten.

Tokiko gobernantza eredua birpentsatzeko espazio bihurtuko da Lekuona Fabrika

EHUko Uda Ikastaroekin elkarlanean antolatu du Errenteriako Udalak bi eguneko ikastaroa Lekuona Fabrikan.

Txapeldunorde izan da EPLE

Emaitzak onak diren zalantzarik ez da, eta horrek pilotariak lanean jarraitzera animatu ditu.

Oier Mitxelena oiartzuarra, segalarien finalean

Mutil gazteen kategorian bigarren postua lortu du aurreko bi jardunaldietan. Auritz Alkortaren kontra arituko da buruz buru, Imotzen.

11 kilo zabor jaso ditu Seabinek astebetean Pasaiako uretatik

Hilaren 21etik 28ra 3.400 hondakin puska baino gehiago bildu ditu itsas zaborrontziak, horien artean zigarrokin, tabako bilgarri eta litxarreri poltsak.

Katerin Artola eta Iker Belintxon garaile Zumarragan

Zazpi bikotek parte hartu zuten joan den larunbatean Zumarragan egin zen txapelketan. Maren Galvez lezoarra hirugarren izan zen, Gorka Granadorekin.

garagardoa

Biyurrienearen biharko garagardo tailerra, atzeratuta

Otsaihen artisau garagardogileekin bihar egitekoak ziren tailerra atzeratu dute. Biyurrieneak noiz egingo den jakinaraziko du sare sozialen bidez.

Euskadi eta Jaizkibel kaleetako hainbat zenbakitan ura moztuko dute

Astearteko ur horniduraren mozketak Euskadi etorbideko 1-21 arteko zenbakiei eta Jaizkibelgo 2, 4, 6 eta 8 atariei eragingo die.

San Juanek neska haurren lauko proba irabazi du Espainiako Txapelketan

Txapelketara aulki mugikorreko nesken hiru ontzi eraman zituzten pasaitarrek, eta hiruek ekarri dute domina etxera: urrezko bat eta zilarrezko bi.

Herriko soka-dantza, Gezalako pantailan

Lezoko dantzari eta musikari talde batek sortutako ikus-entzunezkoa ostiralean ikusi ahalko da Gezala Auditoriumean. Bigarren saioak izango dira.

Gehiago