Katerin Artola eta Iker Belintxon garaile Zumarragan

Zazpi bikotek parte hartu zuten joan den larunbatean Zumarragan egin zen txapelketan. Maren Galvez lezoarra hirugarren izan zen, Gorka Granadorekin.

Zumarragako Santa Ixabel jaietan jokatzen den dantza libreko 48. Santa Isabel lehiaketa Zelai Arizti aretoan jokatu zen larunbat eguerdian. Zazpi bikotek hartu zuten parte, eta irabazleak Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezoarra izan ziren. Bigarren saria Azpeitira joan zen, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun bikotearentzat izan zelako. Hirugarren sailkatuak Maren Galvez lezoarra eta Gorka Granado sopelarra izan ziren.

Parte hartu duten gainerako bikoteak ondorengoak izan ziren: Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak, Olatz Azkue lezoarra eta Mattin Etxebeste oiartzuarra, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak, eta Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.