Herriko soka-dantza, Gezalako pantailan

Lezoko dantzari eta musikari talde batek sortutako ikus-entzunezkoa ostiralean ikusi ahalko da Gezala Auditoriumean. Bigarren saioak izango dira.

Iaz, pandemia betean, hainbat belaunalditako Lezoko dantzari eta musikariek ikus-entzunezkoa sortu zuen, San Joan bezperako Lezoko soka-dantzaren gainekoa. Hori jendaurrean jartzeko aroa aurten iritsi da. Izan ere, ekainaren 21ean bideo dokumentala Gezalan eman zuten, emanaldi bikoitzean: bietarako sarrerak agortu egin ziren.

Arrakasta hori ikusita, dokumentala egin dutenek erabaki dute bigarren aukera ematea lezoarrei ikus dezaten: ostiralean izango da Izan zirelako gara eta izango dira sorkuntza bigarrenez ikusteko aukera, Gezala Auditoriumean, emanaldi bikoitzean (19:00etan eta 20:15ean). Doan dira saioak, baina aurrez gonbidapena lortu behar da Lezoko Udaleko webgunearen bitartez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.