Euskadi eta Jaizkibel kaleetako hainbat zenbakitan ura moztuko dute
Astearteko ur horniduraren mozketak Euskadi etorbideko 1-21 arteko zenbakiei eta Jaizkibelgo 2, 4, 6 eta 8 atariei eragingo die.
Uztailaren 6an (datorren asteartea) ur hornidura moztuko diete, behin-behinean, Trintxerpeko Euskadi etorbidean 1 eta 21 zenbakien artean bizi diren eraikinetako bizilagunei, eta Jaizkibel kaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakietako etxebizitzei.
Mozketa hura Euskadi etorbideko 5-7 eraikinaren obraren ondorio da. Oraindik ez dute iragarri zenbat denboraz izango diren trintxerpetar horiek urik gabe, baina ahalik eta azkarren zerbitzuari berrekiteko asmoa adierazi du udalak.