Arizmendi-eneko lorategia herritarrei irekita egongo da gaurtik aurrera
Egunero irekiko dute, egunez, herritar guztientzako. Etxe-museoa larunbatean inauguratuko dute, eta hura bisitatzea ere libre izango da.
Arizmendi-eneko lorategia gaurtik aurrera irekita egongo da. Egunez irekiko dute, eta, Hipatiaren lorategia bezala, gauetan itxiko dute. Egunero egongo da herritarrek gozatzeko moduan.
Etxea bera etzi —larunbata, hilak 3— inauguratuko dute ofizialki, 18:00etatik aurrera. Ekitaldian parte hartu nahi dutenek turismo bulegotik pasatu beharko dute —Arizmendi-enean dago.
Igandetik aurrera, etxe-museoa libre bisitatzeko aukera egongo da, astelehenetik ostiralera bitartean. Asteburuetan, berriz, bisita gidatuak eskainiko dituzte, Turismo Bulegoko teknikarien eskutik. Bisita horiek egiteko ere turismo bulegoan hartu beharko da txanda.
Horrekin lotuta, larunbatetik aurrera Oiartzungo artista plastikoek osatutako Puskak biltzen erakusketa ikusi ahal izango da.