[Bideoa] 'Insta' edo Twitterreko edukia euskaraz sortzen al duzu?
'Euskara Sarera' kanpainaren barruan, hirugarren bideoa argitaratu dute. Bertan, sare sozialetan ere bai euskara erabiltzea animatzen dute.
Oiartzungo Udalak, UEMAk eta PuntuEus Fundazioak Euskara Sarera kanpaina abiarazi zuten duela aste pare bat. Lau bideoren bitartez, euskara teknologia berrietara zein sare sozialetara eramateko gonbita egiten dute.
Hirugarren bideoan, sare sozialetan euskara erabiltzea animatu dute.