Bibliotekak ordutegi murriztua izango du uztaila eta abuztuan
Astelehenetik ostiralera bost orduz irekiko dute Manuel Lekuona biblioteka, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara.
Udan ohikoa izaten den bezala, Manuel Lekuona bibliotekak ordutegi murriztua izango du uztaila eta abuztuan. Gaurtik aurrera, eta abuztuaren 31ra arte, honakoa izango da liburutegiaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:00etara.
- Larunbatetan: 09:00etatik 13:00etara.
