Uztail eta abuzturako plana: Tren Berdean, Arditurrira

Uztaileko eta abuztuko asteazkenetan bi irteera egingo ditu Tren Berdeak Arditurrira joateko, 10:00etan eta 11:15ean. Adinaren araberako prezioak ezarri dituzte.

Uztaileko eta abuztuko asteazken goizetarako plana: Tren Berdean Oiartzungo erdialdetik Arditurrira joatea, hango meatze gunea ezagutzera. Familian egiteko plan ezin hobea dela adierazi du Oarsoaldeko Turismo Bulegoak.

Asteazkenero bi irteera egingo ditu Tren Berdeak Oiartzungo Done Eztebe plazatik Arditurri aldera joateko. Lehena 10:00etan da, hurrena 11:15ean. 45 bat minutuko bidearen ondoren, Arditurriko meatze gunean bukatuko da bidaia. Han hasiko da bertarako bisita, kaskoa jantzita. 180 metroko pasabidetik barneratuz iluminazio eta soinu-jokoez gozatuko dute bisitariek, eta gidak gunearen historiaz argibideak emango dizkie. Hori eginda, trena berriz ere hartu, eta Done Eztebe plazara buelta.

Plana egiteko behar-beharrezkoa da tokia aldez aurretik erreserbatzea. Musukoa erabili behar da aldi berean. Bide hauek erraztu dituzte horretarako:

Adinaren araberako prezioak dituzte irteerek. Honakoak dira:

  • 12-64 adin tartekoek: 10 euro.
  • 5-12 urte tartekoek, 65tik gorakoek, edo 10 lagun baino gehiagoko taldeek 8 euro.
  • 1-4 adin tarteko haurrek 3 euro.

Ostegunetan, elizara bisitak
Asteazkeneko aukera Tren Berdea bada, ostegunetan herriko Done Eztebe elizaren barrunbeak eta historia ezagutzeko aukera dago, bisita gidatuan. 12:00etan dira bisita horiek, eta Joxe Mari Mitxelenak ematen ditu argibideak.

Horietan egoteko ere aldez aurretik erreserba behar da. Horiek Oiartzungo Turismo Bulegoan lor daitezke, doan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.