Borrokan jarraitzen dute etxez etxeko langileek
Herriko Plazara eraman dute protesta gaur eguerdian Errenteriako etxez etxeko zerbitzuko langileek.
Errenteriako etxez etxeko zerbitzuko langileek borrokan jarraitzen dute. Greba egiten ari dira lan hitzarmenaren alde. Atzo herrian barrena ibili ziren protesta egiten eta beraien eskaerak lau haizetarara zabaltzen eta Iztietan egin zuten elkarretaratzea. Gaur Herriko Plazan izan dira, eta beraien borroka udaletxeraino eraman dute.
Beraien lan baldintzak hobetzen ez dituzten bitartean, borrokan eta mobilizazioekin jarraituko dutela esan dute.