
Euskal Herriko selekzioak eta Valentziakoak joko zuzenetako partidak jokatuko dituzte asteburuan, Oiartzunen. Kirol harremanak elkartasun keinu batean du oinarri.

Euskal Herriko selekzioak eta Valentziakoak joko zuzeneko partidako jokatuko dituzte asteburuan Oiartzunen.

Abian izango diren bost ligetako bederatzi estropada egingo dituzte larunbat eta igande artean. Maila guztietan daude Oarso Bidasoko ordezkariak.

Udalak hartutako konpromisoez edo egin ditzakeen politikez harago, herritarren inplikazio eta iniziatiba ezinbestekoa da ekintza plan horretan jasoko diren helburuak betetzeko.

Fanderia auzoa berrantolatzeko proiektua du Errenteriako Udalak. Jendeaurrean jarri, Fanderiako etxebizitza guztietan buzoiratu, eta ekarpenak egiteko epea ere izan da. Proiektua ez du begi onez hartu bizilagun talde batek.

Aurtengo 'Zero zabor uretan' kanpainaren berri eman dute gaur goizean Hondarribian; arrantzarekin harremandutako zazpi udalerri bisitatu ondotik etxean egingo du azken geldialdia ekomuseoak.

Kulturabirusaren egitarauaren barruan, labaderoan mosaiko murala egiteko lanak hasi dituzte. Herriko hiru sortzailek egingo dituzte gidari lanak.

Film zehatz baterako sortu eta modaren historian betirako geratu diren hamar jantziren inguruan erakusketa antolatu du Jantziaren Zentroak.

Ia urte eta erdi lehiatu gabe ibili da lezoarra, baina sasoi itzelean dagoela erakutsi du Munduko Kopako lehen proban. Etenaldiak ongi egin diola aitortu du, «indarberritzeko» probestu duela urtea.

Oiartzun Kulturabirusaren egitarauan murgilduta dago. Iniziatiba goraipatu dute antolakuntzan aritu diren parte hartzaileek, eragileen elkarlana sustatu eta herriko sortzaileen lana ezagutarazten duelako.

Hamarkadak egin ditu Bengoetxea autobus konpainiak euskal presoen senide eta lagunak Andaluziako espetxeetaraino eramaten.

Txandaka eta talde txikietan izango dira jolasak.

Zazpi urtez lehorrean egon ondoren, aurten berriz ere itsasoan da Trintxerpe-Illunberen ‘Azkuene’ ontzia. Arraunlari berri asko dituzte, traineruan gutxi ibilitakoak. Formazioan jarria dute helburua.

Toporako sarbideak, Herrera mendebaldeko biltegien estalkia, Alkateordetza eta azoka, Alkateordetzako plaza, Ciriza, Donibane eraikina eta Bizkaia plaza dira.

Iaz mailaz igotzeko zorian izan ondoren, aurten zeregin horri irmoago eutsiko dio San Pedrok. Arraunlari taldean ez dituzte aldaketa asko izan, eta hori sasoia ganoraz hasteko lagungarri izan zaie moreei.

Herriko Plazara eraman dute protesta gaur eguerdian Errenteriako etxez etxeko zerbitzuko langileek.

"Anbiziorik gabeko" iritzi dio oposizioko taldeak planteamendu berriari. Pasaitarrak euren ekarpenak egitera animatu nahi izan dituzte.

Tasek gora egin dute Oarsoaldeko lau herrietan azken egunetan, baina era apalean.

Nahiz eta, ofizialki, jairik ezingo den ospatu, osasun neurriak bermatuz hainbat jarduera antolatu ditu Antxoko Topaguneak hilaren 8tik 11ra arte.

Aurrez aurre egin ahalko da erreserba turismo bulegoan, telefonoz 943 49 45 21 zenbakian, edo posta elektronikora mezua bidalita.