Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Joserra Etxeberria. Piano jotzaile eta konpositorea.

[Elkarrizketa] «Euskal abestiek lotura handia dute nire sustraiekin»

Etxean musikak hezi, eta bokazioa ogibide bilakatu du sanjuandarrak. Urte luzez eskaini ditu piano emanaldiak han eta hemen, baina hunkipen bereziz mintzatu da Kanaria uharteetan emandako urteez.

Bere etxea grabaketa estudio bihurtu eta bizitokia bizibide du orain, bertan sortutako melodiak baititu ogibide.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/07/02

Munduko hainbat txokotara mugiarazi du Joserra Etxeberria Karrere bokazio duen musikak. Gaur-gaurkoz, bidelagun izan duen pianoari etxean leku egin eta bertan muntatutako estudioan egiten dituen sorkuntza eta konponketa teknikoez bizi da.

Disko berria atera duzu, Joserra Etxeberria + Guest Artists 2. Serie baten bigarrena da.
Lehenengoa hainbat artistekin kolaborazioan egin nuen, baina aurkeztu gabe gelditu behar izan zen nik istripu bat izan nuelako.

Orain bigarrena aurkeztu dut, eta nahasi ditut nire abesti propioak, pianoz egindakoak, eta lagundu ditut beste hainbat artista, aldi berean, pianoarekin.

Lehen disko horren osagarri al da?
Antzekoak dira bietan daudelako nire tema propioak eta, aldi berean artista batzuei laguntzen diedalako. Zentzu bera dute eta orain arte egin dudanarekiko oso ezberdinak dira, lehen nire musika grabatzen bainuen, eta kito.

Ni hasi nintzen kontzertuak ematen artista horiekin, kultur etxeetan, hoteletan… eta azkenean erabaki nuen emanaldietako soinu horiek grabatu eta disko batean biltzea.

Disko berriko abestiak oso bestelakoak dira bata bestearengandik: batzuk piano hutsean, instrumentu gehiagorekin uztartuta besteak, eta letra nahiz abeslariekin egin dituzu hainbat.
Hala da, abestiak oso desberdinak dira bata bestearen artean. Ez diet lotura bat eman nahi izan, baizik eta bilduma bat osatu, nik egindako kontzertuetatik abestiak atera eta errekopilatu. Ez dute, berez, koherentzia bat.

Lehenengo pista pelikula batentzat grabatu nuen, eskaria izan zen, eta Goya sarietan aurkeztu zuten. Artistekin egindako guztiak kontzertuetatik ateratakoak dira, eta besteak, nire sorkuntzak, alegia, etxean grabatu ditut, nire estudioan. Hori ere nabaria da diskoan, leku ezberdinetan grabatutako abestiak direla.

Musikak Kanaria uharteetara eraman zintuen, pianoa jotzeko lan eskaintza batengatik. Zer aurkitu zenuen bertan?
Bertan hiru urtez bizi izan nintzen, eta harrituta gelditu nintzen alemaniar bezeroekin. Musika modu ezberdin batean sentitzen dute, nire ustez, sentsibilitate berezi bat dute. Nik oso gustura jotzen nuen beraien aurrean.

Gainera, harritzekoa bada ere, euskal musikarekin bazuten zerbait. Adibidez, Nire herriko neskatxa maite jo eta, nahiz eta abestia ez ezagutu, berehala ikusten nituen zirrara aurpegiak. Berezia zen.

Niretzat musika nire bokazioa da, asko sentitzen dut, eta esango nuke entzuleek ere hori jasotzen dutela. Azken finean, euskal abestiek lotura handia dute nire sustraiekin, eta hori agian suma daiteke jotzen dudanean.

Nondik datorkizu bokazio hori?
Nire aita [Pedro Etxeberria] artista peto-petoa izan zen, organista, abesbatzako zuzendaria, arraun entrenatzailea, historialaria… Baina musikari dagokionez, txikitatik jaso dut bere eragina, etxean pianoa, gitarra, baxua… genituen, beti egon gara etxean musika jotzen eta bide horri jarraitu diot.

Non jarriko dituzu salgai diskoak?
Donostiako Erviti dendan jarriko ditut, Askatasunaren hiribidean dago. Dena den, garaiak asko aldatu dira eta kontsumo gehiena plataforma digitalen bitartez egiten da gaur egun, beraz, nire webgunean jarriko dut laster informazio guztia, baina ia ziur disko osoa Spotify, iTunes eta halako plataformetan ere jarriko dut.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgune hau.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.