Asteburuan, traineruen liga guztiak martxan
Abian izango diren bost ligetako bederatzi estropada egingo dituzte larunbat eta igande artean. Maila guztietan daude Oarso Bidasoko ordezkariak.
Uztaileko lehen asteburua iristearekin batera, traineruen liga guztiak jada martxan izango dira. Hilaren 19an hasi ziren bogan ETE, KAE1 eta KAE2 ligak. Asteburu honetan hasiko dira, bereiz, Eusko Label eta EuskoTren (Galizian). Ikuskizuna Kantaurian dago, beraz. Asteburuan, orotara, bost liga horietako bederatzi estropada izango dira jokoan. Honakoak dira
Larunbatean
- 16:30ean, ETE Ligako laugarren estropada Donibane Lohizunen. ETE Ligako sailkapena hemen. Oarso Bidasoko partaideak: Hibaika eta San Juan.
- 17:00etan, KAE2 Ligako hirugarren estropada Donibane Lohizunen. KAE2 Ligako sailkapena hemen. Oarso Bidasoko partaideak: Hondarribia B, Hibaika eta Trintxerpe-Illunbe.
- 17:30ean, KAE1 Ligako laugarren estropada Donibane Lohizunen. KAE1 Ligako sailkapena hemen. Oarso Bidasoko partaideak: San Pedro eta San Juan.
- 17:40an, EuskoTren Ligako lehen estropada Coruñan. Oarso Bidasoko partaidea: Hondarribia.
- 18:15ean, Eusko Label Ligako lehen estropada Coruñan. Oarso Bidasoko partaidea: Hondarribia.
Igandean
- 10:30ean, ETE Ligako bosgarren estropada Sestaon.
- 11:30ean, KAE1 Ligako bosgarren estropada Sestaon.
- 11:40an, EuskoTren Ligako bigarren estropada Coruñan.
- 12:15ean, Eusko Label Ligako bigarren estropada Coruñan.