Aste honetan, COVID-19agatik 29 positibo Oarsoaldean
Tasek gora egin dute Oarsoaldeko lau herrietan azken egunetan, baina era apalean.
Aste honetako astelehenetik ostegunera (ekainaren 28tik uztailaren 1era) orotara 29 pertsonak eman dute positibo COVID-19ari aurre egiteko probetan. Horietatik gehienak errenteriarrak izan dira (hamasei), pasaitarrak sei izan dira, oiartzuarrak beste sei, eta lezoar bakarra.
100.000 biztanleko tasak igo egin dira azken egunetan Oarsoaldeko lau herrietan, baina ez asko. Jarraian, herrietako tasa eguneratuak (atzoko datuekin), eta astean zehar izan diren positiboak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 69 (igandean 32koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 3-6-4-3.
- Pasaia. Tasa: 89 (igandean 59koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 2-2-1-1.
- Oiartzun. Tasa: 77 (igandean 19koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-3-1-2.
- Lezo. Tasa: 65 (igandean 49koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):1-0-0-0.
