Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urtea gozatu, hurrengoak askoz hobeak izateko

San Juanen gizonen eta emakumeen traineruek ezaugarri nagusi bat dute: gaztetasuna. Hortaz, arraun elkartean aurtengo sasoia helburu sendoagoak lortzeko bidea egiteko baliatu nahi dute.

'Batelerak' ontzia, Pasaiako badian arraunean. Argazkia: Josu Z.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2021/07/02

Aldaketekin iritsi dira sasoi hasierara San Juan-Koxtapeko bi traineruak. Nabarienak, beharbada, gizonen eta emakumeen entrenatzaileen postuetan izan direnak. Bietan aro berri bat zabaldu dute arraun elkarte historikoan, Endika Zalduak eta Jose Luis Perez Koteli-k hartu dutelako gizonen eta emakumeen traineruen gidaritza, hurrenez hurren. Iazkoa hobetu nahi dute, KAE1ean Erreka eta ETEn Batelerak ontzia uste baino apalago ibili zirelako.

Aldaketa horretan, etxeko entrenatzaileen aldeko apustua egin dute San Juanen. Horren adibide da Zaldua: arraunlari izandakoa, ondoren beheko kategorietako entrenatzaile, eta orain, gizonen talde nagusiaren gidari. Eta oso garbi ditu gauzak: «Gure taldea oso gaztea da. Hutsetik hasi gara ia. Badira bueltatu diren batzuk, baina taldekide gehienak gazteak dira. Orduan, gure helburua da oinarri bat egitea batez ere hurrengo urteari begira jauzi handiago bat egiteko. Denbora behar du talde honek».

KAE1 Liga, ordea, ohorezko txandaren inguruan hasi dute arrosek. Gustura dago horrekin prestatzailea. «Egin dugun neguarekin eta traineruaren bilakaerarekin oso gustura nago. Taldea oso ondo erantzuten ari da. Egia da alde fisikotik zerbait falta zaigula oraindik, baina hori urteekin hartzen den zerbait da. Pozik nago».

Zaldua kontziente da azken urteetan San Juanen formatutako arraunlari askok taldea utzi dutela. Eta aurrerago ere gerta daitekeela. «Harrobiko lan handia egiten dugu, eta beti dago arrisku hori. Beste baliabide batzuk dituen norbait etorri, eta arraunlariak eraman. Guri lan egitea tokatzen zaigu, besterik ez».

Entrenatzaileak argitu du euren helburua ez direla Eusko Label Ligara igotzeko play-offak, «beste talde batzuk egon beharko lukete hor». Hala, borroka horretan egoteko San Pedro —«guk aurten hasi dugun fasea duela urte batzuk egin zuten haiek»—, Kaiku, Pedreña eta Getaria aipatu ditu. «Play-offaren motxila hori beste batzuk eraman beharko lukete, guk ez».

Batelerak
Batelerak ontziak iaz egindakoa hobetzeko asmoz hasi du sasoia. ETEko lehen estropadetan jada maila azaltzen ari dira. Baina urratsak sendo eta motzean eman nahi dituzte, handikeriarik gabe. Izan ere, oso tripulazio gaztea da sanjuandarrena, eskarmentu txikikoa traineruetan.

Oilar askoko liga da ETE, gainera: Tolosaldea, Deustu, Hibaika, Zumaia, Ondarroa… «Esperientzia handirik ez dugu, lan asko dugu aurretik oraindik. Baina kontent nago arraunlariek duten jarrerarekin», azaldu du Jose Luis Perez Koteli entrenatzaileak.

EuskoTren Ligara igotzeko play-offaz hitz egitea gehiegitxo dela uste du Kotelik, «urrun samar ikusten dut gaur-gaurkoz helburu hori». Eta prestaketa gehienbat Kontxan sartzera bideratua dagoela azaldu du, uztaila bukaerarako edo abuztu hasierarako hartu nahi dutela arraunkada onena, «orain, erritmo onegirik ez dugu. Hartzen joango gara».

Kotelik berretsi du, beharbada 2022ko sasoirako helburua izan daitekeela play-offa: «Hankak lurrean ditugu. Neskek oso lan ona egin dute neguan. Arraunketa hartzen ari gara orain».

Hiru urtez jarraian jaso ditu San Juanen deiak Kotelik nesken entrenatzaile izateko. Tolosarrak aurten baiezkoa esan dio Xabier Arraras presidente ohiak egindako proposamenari. Lehen urtea du Batelerekin, beraz: «Behetik hasi naiz lanean, gustuko dudan bezala».

ETE Ligako nahiz KAE1 Ligako 2021ko arraunlarien zerrenda hemen ikus daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.