Asteburu osoan, COVID-19agatik 26 positibo Oarsoaldean

Errenteria-Oreretan jaso dituzte kasu gehien, hamahiru. Pasaian eta Lezon bosna, eta Oiartzunen hiru. Tasek gora egin dute, ez oso indartsu.

Asteburuan COVID-19agatik positiboak izan dira Oarsoaldean, baina ez Gipuzkoako beste hainbat udalerritan bezainbeste. Ostiraletik igandera 26 kutsatu atzeman dituzte lau herrietan, Hamahiru Errenteria-Oreretan, bosna Pasaian eta Lezon, eta hiru Oiartzunen.

Joan den igandeko tasarekin alderatuta (ekainak 27), igoera izan da Oarsoaldeko herri guztietan, baina ez oso nabarmena.

Jarraian, atzoko datuak oinarri, herrietako tasa eguneratuak eta asteburuko positiboak.

  • Errenteria-Orereta. Tasa: 102 (ekainaren 27ko igandean 32koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 9-3-1.
  • Pasaia. Tasa: 107 (ekainaren 27ko igandean 59koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 4-0-1.
  • Oiartzun. Tasa: 106 (ekainaren 27ko igandean 77koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 3-0-0.
  • Lezo. Tasa: 131 (ekainaren 27ko igandean 65ekoa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 2-1-2.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.