Herrialdeen arteko bat egitea, eta joko ona

Joko zuzeneko lehiak jokatu dituzte Euskal Selekzioak eta Valentziakoak asteburuan Oiartzunen. Bi herrialdeen arteko lotura indartu dute.

Kirolariak eta laguntzaileak, igandean, Kontzejupean

Asteburuan jokatu dituzte Euskal Selekzioak eta Valentziakoak joko zuzenetako hainbat partida Oiartzunen, bi herrialdeen arteko elkartasuna areagotu, eta aldi berean urrian eta azaroan jokatzekoa den joko zuzenen Munduko Txapelketa prestatzen joateko. Kirolak batu ditu bi herrialdeak.

Larunbateko partidak Beheko Plazan jokatu ziren, eta igandekoak Kontzejupean. Aldi berean, Kepa Arroitajauregi Euskal Pilota Federazioko lehendakariordea omendu zuten topaketan.

Honakoak emaitzak.

Larunbateko partidak

Bote luzean, mutilak

  • Euskal Selekzioa 6, Valentzia 6

Plaza librean, neskak

  • Euskal Selekzioa 0, Valentzia 2 (19-21 eta 20-21)

Plaza librean, mutilak

  • Euskal Selekzioa 2, Valentzia 0 (21-17 eta 21-13)

Mahi jokoan, neskak

  • Euskal Selekzioa 3, Valentzia 8

Mahi jokoan, mutilak

  • Euskal Selekzioa 8, Valentzian 6

Igandeko partidak

Pasaka mutilak

  • Euskal Selekzioa 9, Valentzia 5

Pasaka neskak

  • Euskal Selekzioa 11, Valentzia 5
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.