Donosti-Cup txapelketaren egoitzetako bat da Errenteria
Atzotik hilaren 9ra arte oinarrizko futbola egiten duten talderik onenak ikus daitezke; partidak 10:00etan hasi eta 20:00etan bukatzen dira. Sarrera doakoa da.
Donosti-Cup, Donostian egiten den oinarrizko futbolaren txapelketa ospetsuaren egoitzetako bat izango da berriro Errenteria aurten. Aurreko urteetan bi zelaietan izan badira ere partidak, Fanderiako zelaiak hartuko ditu aurten bakarrik, Beraungoan lanak egiten ari direlako.
Atzotik hilaren 9ra arte oinarrizko futbola egiten duten talderik onenak ikus daitezke; partidak 10:00etan hasi eta 20:00etan bukatzen dira. Sarrera doakoa da.
29. ekitaldia du aurten txapelketak, 410 talde eta 4.500 kirolari inguru ari dira. Informazio guztia, hemen kontsulta daiteke.