Uztaileko ostegun arratsaldeak, Txirbillarekin
Hilaren ostegun guztietarako, arratsaldez, prestatu dituzte Lezoko aisialdi taldeko kideek jarduerak HHkoentzat eta LHkoentzat.
Txirbilla Aisialdi Taldeak gogoz eta irmo ekin dio bideari. Ekainean hamarnaka izan ziren sortu berri den eragilearen proposamenarekin bat egin zuten haur lezoarrak. Uztailerako ere prestatu dituzte jarduerak, ostegun arratsaldetan. Izan ere, uztailean martxan dira goizeko udaleku irekiak, eta horien osagarri modura egokitu dute haien eskaintza. 17:00etatik 19:00etarako tartean antolatu dituzte saioak, Karlos Saldise plazan geldituz.
Honakoa Txirbillaren eskaintza haurrentzat, uztailean:
- Hilaren 8an (ostegun honetan): Mugimendu jolasak (HH eta LHkoentzat)
- Hilaren 15ean: Txantxa jolasak (HHkoentzat) eta kantu jolasak (LHkoentzat).
- Uztailaren 22an: altxorraren bila (HH eta LHkoentzat).
- Uztailaren 29an: ur jolasak (HH eta LHkoentzat).