Pontikako aparkalekuaren proiektua idazten hasi da udala
Hiru solairuko eraikina eraikitzea aurreikusi du udalak, 180 aparkaleku plaza berri eskaintzeko.
Pontikako aparkaleku eraikinaren exekuzio proiektua idazteko eta obra zuzendaritza kudeatzeko Vaumm arkitektura enpresa kontratatu du udalak. Beraun kaleko beheko aldean egingo du udalak aparkaleku eraikina, GI-20 autobidearen ondoan eta Arditurri kaleko garajeen aurrean. Bi xede izango ditu aparkaleku berriak: kanpotik datozenentzat disuasio aparkalekua izango da, eta bertakoen aparkaleku eskaerari erantzungo dio.
Hiru solairuko eraikina eraikitzea aurreikusi du udalak, 180 aparkaleku plaza berri eskaintzeko.