Antzerki tailerra nerabeentzat Gaztañon
Hilaren 12tik 16ra egingo dute eta 14-16 urte arteko nerabeei begirakoa da.
Gaztañoko Auzo Elkarteak bere eskaintza zabaltzen jarraitzen du. Oraingoan nerabeei begira jarri da, eta haientzako antzerki tailerra antolatu du. Zehazki, 14 eta 16 urte arteko gazteei begirakoa da tailerra, eta hilaren 12tik 16ra egingo dute, 15:30etik 17:30era.
Antzerki dinamiken bidez, gorputza, irudimena eta emozioak landuz, sorkuntza eta jolas gune bat eskainiko diete bertaratzen diren nerabeei, haien behar eta ahotsei lekua emateko.
Tailerraren prezioa 55 euro da, eta informazio gehiagorako eta izena emateko posta elektronikora mezua bidali behar dute interesdunek.
