David Candelario da Pasaiako Portuko zuzendari berria
Egunera arte portuko Zerbitzu eta Azpiegituren Arloko buru izandakoak Cesar Salvadorren postua hartuko du, administraritza kontseiluak hala bozkatuta.
Pasaiako Portuko Administraritza Kontseiluak David Candelario izendatu zuen atzo zuzendari. Orain arte portuko Zerbitzu eta Azpiegituren Arloko buru izandakoak Cesar Salvadorren postua beteko du, azken horrek dimisioa eman izanagatik.
Bide, Kanal eta Portuetako ingeniari da Candelario. Beteko duen kargua hartzeko gomendatua izan zen aurretik buru izandako Felix Garciandiaregatik, baina, babes falta medio, ezin izan zuen orduan lidergoa hartu.