Esklerosi anizkoitzari aurre egiteko bustiko dira
Ekintza solidarioa da Busti Zaitez, eta milaka lagunek hartzen dute parte urtero gaixotasuna sufritzen duten pertsonei sinbolikoki laguntzeko igeri eginez.
Esklerosi anizkoitzaren aldeko ekintza Busti Zaitez Esklerosi Anizkoitzari aurre egiteko igerileku eta hondartzetan urtero egiten duten iniziatiba igandean egingo dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzetan. Errenteriako Udalak bat egin du iniziatibarekin aurten ere, eta Fanderiako igerilekua elkartasunerako eremu bihurtuko da.
Ekintza solidarioa da Busti Zaitez, eta milaka lagunek hartzen dute parte urtero gaixotasuna sufritzen duten pertsonei sinbolikoki laguntzeko igeri eginez. Bustitzen diren guztiek egiaztagiria jasotzen dute, eta egunaren amaieran herri guztietan igeri egindako metro guztiak batzen dituzte.
Antolatzaileek postua jarriko dute informazioa banatu eta materiala saltzeko.
Esklerosi anizkoitzak batez ere 18 eta 35 urte arteko gazteei eragiten dien gaitz neurologiko kroniko eta ezgaitzailea da.
Antolaketaren atzean Eugenia Epalza Fundazioa Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioa dago. Gaitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lanean dihardu eta helburu horrekin, errehabilitazio integralerako eta bestelako gaixotasun neurologikoetarako zerbitzuak eskaintzen ditu.
