Ingurumenarekin "konpromiso erreala' eskatu du PSE-EEk
Ingurumen politikak "iraultzeko" eskatu du Palenciak, "Ingurumen politikak ardatza izan beharko luke".
Ingurumen politikak iraultzea eskatu du PSE-EEk. Begi onez ikusi du alderdi sozialistak klima eta energiaren aldeko alkateen itunarekin udalak bat egin izana. Uste du, ordea, ez datorrela bat erabaki hori, urtero Ingurumen politiketara bideratutako diru zatia murriztearekin, “edo okerragoa dena, aurreikusitakoa ere ez exekutatzearekin”. Gobernu taldea arlo horretan egiten ari den kudeaketa “tamalgarritzat” jo du Isaac Palencia sozialisten bozeramaileak, eta “guraizea erabiltzeari” uzteko eskatu du, “murrizketaz gain, onartzen den aurrekontuaren zati handi bat ez da exekutatzen. 2020an energia berriztagarrietarako aurrekontutik $1,69 baino ez zen erabili, eta ez zuen udalak urratsik egin LED argiteria aldatzeko, hondakinen prebentziorako, eta Zarataren kontrako planerako aurreikusitako aurrekontua %0koa izan zen”. Ingurumen politikak “iraultzeko” eskatu du Palenciak, “Ingurumen politikak ardatza izan beharko luke”.
