Itsaso Larramendik, Ane Abarrategik eta Maddi Texeirok irabazi dute Koldo Mitxelena Beka
15.000 euro jaso dituzte eta 18 hilabeteko gehienezko epea izango dute lana aurkezteko.
Errenteriako Udalak zergen kobratzea berreskuratzen ari da pixkanaka. Koldo Mitxelena Ikerketa Beka esleitu du udalak. 15. ekitaldia du honakoa, eta bigarrenez, UEU Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza izan du antolakuntzarako. Errenteria hiribildu eratu zela 700 urte bete ziren iaz, eta gainera HAPOaren berrikusketa egiten ari da udala; bi horiei keinu eginez, bekara aurkeztutako lanak arkitektura edo hirigintzaren gainekoak behar zuten eta euskaraz idatziak.
Zortzi lan aurkeztu dira lehiaketara, eta Itsaso Larramendik, Ane Abarrategik eta Maddi Teixeirok osatutako ikerketa taldeak jaso du beka Eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen garapena. Errenteriako Industrializazio garaiko etxebizitza auzoetan lanarekin. 15.000 euro jaso dituzte irabazleek eta lana aurkezteko gehieneko epea 18 hilabetekoa izango da.
