Lezoko udaleku irekietan, 191 haur
Ia berrehun haur horiek hogei taldetan banatu dituzte, koronabirusak eragindako osasun neurriek hala eskatzen dutelako.
Lezoko Udalak jakinarazi du uztailaren lehenean hasi ziren udaleku irekietan 191 haur lezoar dabiltzala. Uztail osoan ibiliko dira herriko kaleetan, 09:30etik 13:30era Igerilekuetara bisita, ur festa, altxorraren bila jolasa, Donibanera irteera, Jaizkibelen ibilaldia, edo Lezoko baserrietara bisita dira hilean zehar egingo dituzten ekintzetako batzuk. Noski, egunero jolasak eta bestelakoak izango dituzte. Harrera ezin hobea izan dute aurten ere udalekuek
COVID-19aren pandemiaren testuinguruan kokatu behar dira aurtengo udalekuak. Beste era bateko antolaketa dute. Hala, 10 haur baino gutxiagoko 20 talde sortu dituzte, egunero tenperatura hartu eta gel hidroalkoholikoarekin garbitzen dituzte eskuak, eta erabiltzen duten material guztia desinfektatu egiten da.
Eguraldi txarra egiten duenean, talde bakoitzak gela propioa izango du, ekintzak han egin ahal izateko